Itxi

telebista

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia, gaurtik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna, egunero, 15:50ean hasita.

0:18

Larunbat honetan hasi eta datorren ekainaren 18ra bitartean Suitzako Itzulia izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Arratsaldeko laurak inguruan bat egingo dute lasterketarekin, eta Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna.

Egutegiko lasterketa garrantzitsuenen artean dago Suitzako Itzulia, eta txirrindulari askorentzat Frantziako Tourra prestatzeko lagungarria da.

Bederatzi etapa jokatuko dira. Horien artean, bi erlojuaren kontrako probak izango dira: lehen egunean, 6 kilometrokoa, eta azken egunean 29 kilometrokoa. Berebat, ibilbide menditsuak izango dituzte. Nabarmentzekoak dira Villars-sur-Ollon gainean amaituko den laugarren etapa, 1.700 metrora dagoen La Punt mendian bukatuko den seigarrena, eta 2.780 metroko garaiera duen Tiefenbahferner-en amaituko den zazpigarrena.

Parte hartzaileen artean daude Giroa irabazi berri duen Tom Dumoulin holandarra, Suitzako Itzulia 13 aldiz irabazi duen Peter Sagan eta 2015ean garaipen orokorra eskuratu zuen Simon Spilak. Eurekin batera, Geraint Thomas, Robert Gesink eta Phillipe Gilbert ere bai.

Euskal ordezkarien artean, faboritoen artean dago Jon Izagirre ormaiztegiarra (iaz bigarrena izan zen) eta Jonathan Castroviejo getxoztarra.