Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

ETB-LEPM Sariko finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Aurretik Suitzako Itzuliko 2. etapa eskainiko da.

Gaurko kirol eskaintzaren barruan, ETB-LEPM Sariko finala eta Suitzako Itzuliko 2. etapa nabarmenduko dira ETB1en. Txirrindularitza emanaldia 15:50ean hasiko da, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren gidaritzapean.

Jarraian, Logroñoko Adarraga pilotalekuarekin bat egingo dute. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile bertatik. Torneoko finalaren ostean, Elezkano II-Merino II / Victor-Untoria norgehiagoka jokatuko da.

Bestalde, ETB4n, 12:00etatik aurrera, Euskadiko Padel Txapelketa eta Bizkaiko Pala Sariko finalerdia, Gaubeka-Gordon / Landeta-Brefel, izango dira ikusgai. Esatariak Juanan Legorburu-Amaia Martin eta Iñigo Aiestaran-Mikel Aierbe izango dira hurrenez hurren.

Emanaldi guztiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.

izango dira.