Itxi

telebista

Txirrindularitza

Suitzako Itzuliko 3. etapa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

16:00etan egingo dute bat Menziken eta Bern arteko etaparekin.

Gaur arratsaldean, Suitzako Itzuliko 3. etapa izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 16:00etatik aurrera. Menziken eta Bern herriak lotuko dituen 159 kilometroko ibilbide laua osatuko dute txirrindulariek.

Atzoko etapan Phillipe Gilbert izan zen nagusi eta Stefan Kung da lider berria.

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute errepidean gertatzen den guztiaren kontakizuna.