Itxi

telebista

Zinema

'Pixels' pelikula, 22:15ean, 'El Superhit' saioan, ETB2n

eitb.eus

Erredakzioa

Chris Columbus da komediaren zuzendaria, eta Adam Sandler, Michelle Monaghan, Peter Dinklage eta Kevin James, aktore nagusiak.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Pixels komedia eskainiko du gaur, ekainak 18, 'El Superhit' saioaren baitan. Chris Columbus da komediaren zuzendaria, eta Adam Sandler, Michelle Monaghan, Peter Dinklage eta Kevin James, aktore nagusiak.

Gaizki ulertutako irudi batzuen ondorioz, Lurrari erasotzea erabakiko dute estralurtarrek. Will Cooper (Kevin James) AEBko presidentea txikitako lagun batekin harremanetan jarriko da orduan, laguntza eskatzeko. Sam Brenner (Adam Sandler) du izena haren lagunak, eta 'Home Cinema' sistemak instalatzen ditu. Gure planeta salbatu beharko du, Lurretik kanpokoak mendean hartuta.

Pixels pelikula gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.