Itxi

telebista

Zinema

Montxo Armendarizen 'Silencio roto' filma, 22:15ean, ETB2n

Montxo Armendarizek zuzendutako filma da, eta Lucia Jimenez eta Juan Diego Botto ditu protagonista. 22:15ean izango da ikusgai.

ETB2k Silencio roto filma eskainiko du gaur, ekainak 17, 22:15etik aurrera. Montxo Armendarizek zuzendutako filma da, eta Lucia Jimenez eta Juan Diego Botto ditu protagonista.

Lucia, 21 urteko gaztea, mendiko hiri txiki batera bueltatu da. Manuel ezagutuko du bertan, makiekin kolaboratzen duen errementari gaztea. Makiak mendian ezkutaturik egoten diren gerrillariak dira, frankismoaren garaipenaren aurrean etsi ez zutenak. Lucia Manuelekin liluratuta sentituko da, baina Manuel mendira joaten denean, Luciak hango bizimodu latza ezagutuko du. Hala ere, Manuelenganako pasioak bertan gelditzera bultzatzen du.

Silencio roto filmagaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.