Itxi

telebista

Krimen mediatikoak

Hipercorreko sarraskia xehe-xehe, gaur, 'El Lector de Huesos' saioan

ETAren historiako leherketarik larrienari buruzko atala, 22:30ean, ETB2n.  

Gaur 30 urte bete dira ETAk Bartzelonako Hipercor merkataritza zentroan atentatua egin zuela, indarkeria garaiaren atalik odoltsuena. 'El Lector de Huesos' saioan, Paco Etxebarria eta Dani Alvarez gidariek atentatuaren zehaztasunak emango dituzte, eta bonba-eztanda batek giza gorputzean zein eragin duen aztertuko dute.

1987an, ETAk lehergaiz betetako auto bat jarri zuen Bartzelonako Hipercor merkataritza zentroaren aparkalekuan, eta zenbait aldiz horretaz ohartarazi arren, 21 pertsona hil ziren eta 46 zauritu eztandaren eginez. Dani Alvarez biktimekin eta senideekin elkartuko da sarraskiaren eguna gogoratzeko. Eztanda gertatu zenean, Robert Manrique harakina bertan zegoen, lanean, eta Jose Manuel Alfonso, emaztearekin, erosketak egiten.

Manuel Carrecedo, Bartzelonako suhiltzaile-etxeko guardiako burua zen egun hartan. ETB2ko saioan, larrialdi deia jaso eta laguntza ematera bertaratu zenean sentitu zuen izu-ikaraz mintzatuko da. 30 lagunen bizia salbatu zuen Jose Antonio Bañuelos zirujauak, mirari doktoreak. Bera ere solastatuko da une latz haietan gertatutakoaz.

Hedatze-uhina, sugarrak, kea... Zerk eragiten du hildako gehien? Zer ondorio sortzen du eztanda batek giza gorputzean? Paco eta Dani Ertzaintzaren artezilari adituekin batuko dira, hainbat lehergailu frogatzeko; haietako bat, gainera, Hipercorren jarri zenaren antzekoa izango da.

Caso Hipercor: radiografía de un atentado atala gaur 22:30ean izango da kusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.