Itxi

telebista

Zinema

'Amorrua' filma, gaur gauean, 'Zinez' saioan

Sebastián Corderok zuzendutako filma da, eta Martina García eta Gustavo Sánchez Parra ditu protagonista.  

0:23

ETB1ek Amorrua filma eskainiko du gaur gauean, 'Zinez' saioaren baitan. Sebastián Corderok zuzendutako filma da, eta Martina García eta Gustavo Sánchez Parra ditu protagonista.

Jose Maria eta Rosa Espainian lan egiten duten hegoamerikar etorkinak bikotekide dira. Rosaren nagusiak oporrak hartzen dituenean, bikoteak egunak aprobetxatzen ditu elkarrekin egoteko eta bien arteko elkarbizitzarekin amets egiteko, baina espero ez duten gertaera batek kolokan ipiniko du amets hori.

Amorrua filma gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en.