Itxi

telebista

Castingen datak

Har ezazu parte 'El Conquistador del Fin del Mundo 14'ren castingetan!

I. A. | EITB.EUS

Baditugu "El Conquistador del Fin del Mundo 14"ko castingen datak. Gainera, bideo-castinga egiteko aukera ere badago: "El Conquis"ek eitb.eus-en duen webgunetik igo daitezke bideoak.

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 14. edizioa prestatzen ari gara dagoeneko, eta garrantzitsuena falta da, lehiakideak. Urtero bezala, casting presentzial bidez eta bideo-casting bidez parte hartzeko aukera izango dute lehiakidegaiek. Aurrez aurreko castingak uztailaren 5a eta 12a bitartean izango dira, guztiak 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Uztailak 5, asteazkena, Iruñean: NH Pamplona Iruña Park Hotela (Arcadio Mª Larraona Kalea, 1), 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Uztailak 6, osteguna, Gasteizen: NH Canciller Ayala Vitoria Hotela (Santiago Ramon y Cajal Kalea, 5), 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Uztailak 10, astelehena, Donostian: Silken Amara PlazaSan Sebastián Hotela (Pio XII.aren Plaza, 7), 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Uztailak 11 eta 12, asteartea eta asteazkena, Bilbon: EiTBren egoitza (Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2), 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Bideo-castinga

Gainera, aurreko urteetan bezala, saioko lehiakide izan nahi duten lagunek online castinga egin dezakete, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunetik bideoa bidalita. Abuztuaren 31 arte egongo da bideo-castinga bidaltzeko aukera.

Saioa eta Alex "El Conquistador del Caribe"ko lehiakideek bidalitako bideoei esker lortu zuten saioan sartzea.

Hona hemen Alexek egin zuen bideo-castingaren zati bat.

 

Hau da Saioak lehiakide izan ahal izateko bidali zuen bideoa.

 

Zorte on guztioi!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • ETB1