Itxi

telebista

Zuzenean

San Fermin Torneoa eta Irujoren omenaldia, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Bengoetxea VI-Olaizola II norgehiagoka Muskizen jokatuko da. Bestalde, Iberoko pilotariak Iruñeko Labriten jasoko du lagun, lankide eta zaletuen omenaldia.

Larunbat honetako 'ETB Kantxa' saioak Muskizeko pilota jaialdia eskainiko du, zuzenean, 17:30etik aurrera. Bertan jokatuko dute Oinatz Bengoetxeak eta Aimar Olaizolak 4 ½-ko San Fermin Torneoko final laurdenetako partida. Aurretik, Agirre-I. Zabala eta Peña II-Larunbe bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

20:00etan, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, Juan Martinez de Irujori egingo zaion omenaldia zuzenean eskaintzeko. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile.

Goizean, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, afizionatu mailako Eskuz Binakako Euskadiko Txapelketako finala izango da ikusgai. Iñigo Aiestaranek eta Kepa Arroitajauregik egingo dute, hilaren 18an, Zumarragan jokatutako neurketaren kontakizuna.

en kontakizuna.