Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Getariako Ikurrina eta 4 ½-ko San Fermin Torneoa, gaur, EiTBn

KAE Ligako estropada 12:00etan hasiko da. Bestalde, Elezkano II-Altuna III partida Eibarren jokatuko da, 17:00etatik aurrera.

0:19

ETB1ek eta eitb.eus-ek KAE Ligako Getariako Ikurrinarekin ekingo diete igandeko kirol emankizunei. 12:00etan hasiko den estropadaren nondik norakoak Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak ekarriko dizkigute.

16:00etan herri kirolen tartea zabalduko dute, goizean Bilbon jokatutako Bizkaiko Herri Kirol Liga eskaintzeko. Juanan Legorburu izango dugu berriemaile.

17:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Eibarko Astelena pilotalekutik. Bertan, hiru partida jokatuko dira: Ezkurdia-Lasa IV / Laso-Tolosa, Elezkano II-Altuna III (4 ½ko San Fermin Torneoaren barruan) eta Ugalde-Jaunarena / Errandonea-Merino I. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

dira esatariak.