Itxi

telebista

Emanaldi berezia

San Fermin bukaerako 'Gaixoa Ni', zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Aitor Perez eta Ainhoa Irazusta kazetariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna ostiralean zuzenean.

Gaur gauean, uztailak 14, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du sanferminei bukaera emango dien 'Gaixoa Ni' ekitaldia.

23:30etik aurrera, Aitor Perez eta Ainhoa Irazusta kazetariek zuzenean egingo dute emanaldiaren kontakizuna, eta Iruñeko Udaletxe plazan gertatzen den guztiaren berri emango dute. Bertaratuko diren herritarrek Gaixoa ni kantatuz emango diete bukaera aurtengo sanferminei, eta Iruñeko alkateak, Joseba Asironek, udaletxeko balkoitik botako duen azken mezua ere zuzenean izango da ikusgai.

Horrez gain, aurtengo San Fermin jaiek utzitako irudi onenen bilduma eskainiko du saioak, aste osoan zehar izan den giroa laburbilduz eta entzierroez gain egon diren beste ekitaldi eta une aipagarrienen errepasoa eginez.

'Gaixoa Ni' gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.