Itxi

telebista

Txirrindularitza

Tourra Alpeetara helduko da gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Le Mure eta Serre Chevalier herrien arteko etapa ikusgarria.

ETB1ek eta eitb.eus-ek Frantziako Tourreko etapa ikusgarrienetako bat eskainiko dute gaur zuzenean. Alpeetako lehen jardunaldian, Le Mure eta Serre Chevalier herrien arteko 183 kilometroko goi mendiko ibilbideari egingo diote aurre txirrindulariek. Croix de Fer (24 kilometroko igoera) eta Col de Télégraphe eta Col du Galibier mendate ikusgarriak (guztira 30 kilometroko igoera gogorra) osatuko dute ibilbidea.

Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea esatariek egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna zuzenean, 12:05etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.