Itxi

telebista

Castinga

18 eta 30 urte arteko gazteen bila gabiltza ETB1eko saio berrirako!

EiTB

Gazteei interesatzen zaizkien gaiak eta euren sentipenak, kezkak, ilusioak eta abar azaleratuko dituen kutxa batean sartzeko lagun ausartak behar ditu udazkenean estreinatuko den saioak.

0:30

Gaztea zara? Ausarta? Ondo ezagutzen al duzu zeure burua? Gauza berriak probatzeko prest? Zure mugak gainditu eta bizipen harrigarriak izan nahi badituzu, hau da zure saioa.

Kutxa bat izango da udazkenean estreinatuko den saio berri honen erdigunea. Helburua? Gazteei interesatzen zaizkien gaiak eta euren sentipenak, kezkak, ilusioak eta abar azaleratu eta eztabaidan jartzea.

Abentura honetan parte hartu nahi? Zure datuak bidali, gurekasa@eitb.eus helbidera edota bidali whatsapp bat 626335702 zenbakira. Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gazteak behar ditugu!

Castingak beste fase bat izango du, eta lehen hautaketan aukeratutakoekin aurrez aurreko casting bat egingo da abuztuaren amaieran.

 

OHARRA: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna ORIO PRODUKZIOAK ekoiztetxea da (IFK: A-20188413. Egoitza: Calle Francisco de Grandmontagne, 1 Bj 6, 20018 Donostia. Telefonoa:  943 21 00 66). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo beharko da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: orio@orioprodukzioak.com