Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Estropadak, pilota eta txirrindularitza, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Eusko Tren eta Eusko Label ligako jardunaldia Pasaiatik, Tourreko azken etapa Paristik eta Bizkaia Torneoko pilota partidak Etxebarritik.

Estropadekin ekingo diete ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emankizunei, 12:00etan. Pasaian izango dira Eusko Tren eta Eusko Label ligako traineruak. Lehenengoek Gipuzkoako Foru Aldundia Bandera jokatuko dute; bigarrenek, Adegi Bandera. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna.

Frantziako Tourreko azken etapa ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu 16:35etik aurrera. Montgeronetik Parisera bidean gertatzen denaren berri emango digute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak.

Pilota emankizuna Etxebarritik egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etan hasita, eta Bizkaia Torneoko hiru partida izango ditugu ikusgai. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

'ETB Kantxa' saioaren aurretik, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko dute, Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketak eskaintzeko. Juanan Legorburu izango da arduraduna.

Amaitzeko, pala eta zesta emanaldi bana izango ditugu, hamaiketan hasita, ETB4n eta eitb.eus-en: Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finala eta Mutrikuko Torneoko finala, hurrenez hurren.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista