Itxi

telebista

21:30etik aurrera

Baionako besten irekiera, zuzenean gaur ETB1en eta eitb.eus-en

A.E. | EiTB

Ilaski Serranok eta Joseba Olagaraik egingo digute irekiera ekitaldiaren kontakizuna Baionako Herriko Etxeko balkoitik.

0:21

Gaur, uztailak 26, Baionako besten irekiera ikusi ahal izango da uztailaren 26an ETB1en eta eitb.eus-en. Ilaski Serranok eta Joseba Olagaraik, 21:30etik aurrera, Baionako besten lehen egunean dagoen giro bikaina erakutsi eta kontatuko digute, zuzen-zuzenean, Baionako Herriko Etxeko balkoitik.

22:00etan azalduko da Baionako bestetako protagonista eta ikurra, Leon erregea, herriko etxeko balkoian, eta, ondoren, Baionako hiru auzoak ordezkatzen dituzten hiru giltza botako dituzte balkoitik, bestei ofizialki hasiera emanez.

Horrekin batera, Ilaskik eta Josebak hiru gonbidatu izango dituzte elkarrizketak egiteko: Peio Larralde pilotaria, Gilles Barnemugle Haizegoa taldeko kidea eta Jasone Iroz kazetaria.

Nerea Alias kazetaria ibiliko da Baionako karriketan hainbat erreportaje egiten. Besteak beste, Baionak, egun horietan izango duen eskaintza gastronomikoaren inguruko erreportajea ekarriko du, eta baita Baiona Ttipian egiten dituzten ekitaldien ingurukoa ere.

Sarako Kabalkada

2016ko urriaren 9an, Kabalkada egin zuten Saran, eta 22:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, ehun bat herritarrek parte hartu zuten. Dantza, antzerki, musika eta kanta bitartez agertu zituzten herriko hainbat gertaera eta istorio.