Itxi

telebista

23:30ean

Baionako besten bukaera, zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E | EiTB

Ilaski Serranoren eta Joseba Olagarairen eskutik.

Baionako besten bukaera zuzen-zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur, 23:30etik aurrera, Ilaski Serranoren eta Joseba Olagarairen eskutik.

Gauerdian, Aviron Bayonnaise errugbi taldearen ereserkia kantatuz emango zaie bukaera bestei, eta bertan, herriko etxeko plazan, Askatasunaren plazan biltzen den jendetzak Leon Erregea nola agurtzen duen ikusiko da.

Urteroko korsoen karrozen desfilea ere zuzenean emango dute. Aurten, mundu osoan famatuak diren festak erakutsiko dituzte karrozen desfile ikusgarrian.

Gonbidatuak ere izango dituzte Ilaskik eta Josebak. Batetik, Peio Dospital errugbizalea eta kantaria izango da Baionako besten inguruko kontuak kontatzeko. Andde Irosbehere Larresoroko kazetaria ere lagun izango dute, bestaren nondik norakoaz hitz egiteko. Eta azkenik, Aitzol Salaberria bestak antolatzeko lanetan ibilitako baionarrak besten lehenengo balantzea egingo die.

Nerea Aliasek Karrikaldiari buruzko erreportajea ekarriko digu, Baionako karrikak kantuz nola alaitzen dituzten ikusteko. Horrekin batera, haurren danborradako irudiak ere erakutsiko dizkigu.