Itxi

telebista

22:10ean

'El juramento' filma, gaur, ETB2n

EiTB

Zuzendaria Sean Penn da, eta Jack Nicholson eta Aaron Eckhart ditu protagonista. 2001ean Canneseko jaialdian film onenaren saria jasotzeko izendatu zuten.

  • Jack Nicholson, 'El Juramento' filmeko protagonista. EFE

El juramento filma egongo da ikusgai ETB2n, gaur, larunbata, 22:10ean. Ume baten hilketaren inguruan eraikitako thrillerra da; Sean Penn da zuzendaria, eta, bestea beste, Jack Nicholson eta Aaron Eckhart ditu protagonista. 2001ean Canneseko jaialdian film onenaren saria jasotzeko izendatu zuten.

Jerry Black polizia (Jack Nicholson) gizahilketak ikertzeaz arduratzen da, Nevadan, eta Mexikora arrantza egitera joateko bidaia oparitu diote lankideek, erretiroa hartu behar duen egunean. Mendian zortzi urteko ume baten gorpua aurkitu dutela jakitean, ahaztu ezinik, gorpua aurkitu duten tokira joango da, gertatutakoaren berri emateko haren familiari. Gurasoen sufrimendua ikusita, eta bizitzaren aurrean dituen zalantzak bultzatuta, Jerry hiltzailea aurkitzen saiatuko da.

Gaur, 22:10etan, El juramento, ETB2n.