Itxi

telebista

Donostiako Aste Nagusia 2017

'Donostiako Aste Nagusia 2017', gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Saioak gaurko su artifizialak eskainiko ditu, eta Manu Maritxalar izango du gonbidatu.

  • Artxiboko irudia. EiTB

Gaur 'Abordatzera 2017' Donostiako piraten abordatzearen zuzeneko emanaldia eskaini dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Xabier Sukiak egin du emanaldiaren kontakizuna, eta Nerea Alias eta Luisma Laboa portuan izan dira, bertan bizi izan den giroa kontatzeko eta protagonistak elkarrizketatzeko.

Gauean, 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioa 22:15ean hasiko da, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkeztuta, eta Valentziatik etorritako Mediterraneo su-etxearen su festa eskainiko dute zuzenean. Horrez gain, Manu Maritxalar izango dute gonbidatu eta parte hartu duen telebistako azken abenturari buruz hitz egingo du, besteak beste.

Bestalde, Unai Etxabek piraten abordatzearen inguruko erreportajea ekarriko du, baina kasu honetan, portutik irten ondoren, Kontxako hondartzako helmugara nola iristen diren ikusiko dute. Gau horretan, Unaik, zuzenean, jendeak nolako afariak egiten dituen erakutsiko du hondartzatik, suak ikusten dituzten bitartean.