Itxi

telebista

22:15ean

Oinatz Bengoetxea pilotaria, gaur, 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan

EITB

Su artifizilaen emanaldairen ondoren, Gero Axular dantza taldearen Agorrila ikuskizuna eskainiko du ETB1ek.

0:16

Oinatz Bengoetxea pilotaria izango dute gonbidatu gaur gauean Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan, 22:15etik aurrera. Gainera, Casteló-ko Peñarroja su-etxeak eskainiko dituen su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean.

Bestalde, Saguesen hasiko den familia guztientzako bizikleta festa ekarriko dute erreportajean, eta hondartzatik zuzenean, Unai Etxabek merenge gerra egingo du.

Agorrila, Gero Axular

Ondoren, Gero Axular dantza taldearen Agorrila ikuskizuna izango da ikusgai 23:15etik aurrera. XIX. mendeko Donostiako Alde Zaharrean kokatzen da, hiria tropa frantsesen esku zegoenean.