Itxi

telebista

22:15ean

Sebastian Lizaso bertsolaria, gaur, 'Donostiako Aste Nagusia - 2017' saioan

EITB

Su artifizialen emanaldiaren ondoren, Oskarbi taldearen kontzertu berezia eskainiko du ETB1ek, 23:15ean.

Gaur gauean, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak 'Donostiako Aste Nagusia - 2017' saioa eskainiko dute Kontxako pasealekutik zuzenean, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Sebastian Lizaso bertsolari ezaguna izango dute gonbidatu, eta Txinako Liuyang Newyear Fireworks su-etxearen su festa eskainiko dute zuzenean. Gainera, Unai Etxabek pirata txikien abordatzearen inguruko erreportajea egingo du.

'Oskarbik 50 urte' kontzertu berezia

Ondoren, 'Oskarbik 50 urte' emanaldi berezia eskainiko du ETB1ek, 23:15etik aurrera. Oskarbi talde beteranoaren kontzertu bereziaren emanaldia izango da. Taldeak, bere kantu ezagunenen errepasoa egitearekin batera, Mendira naiz azken diskoko abestiak eskainiko ditu.

eskainiko ditu.