Itxi

telebista

22:15ean

'Ático sin ascensor' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

Etxez aldatzea erabaki ondoren, bikote bat bertan 40 urtean bizitakoak gogoratzen hasi dira. Horixe da Diane Keaton eta Morgan Freeman protagonista dituen filmaren ardatza.

Ático sin ascensor (5 Flights Up) filma eskainiko du, gaur gauean, ETB2k. Richard Loncraine da estreinaldi honen zuzendaria, eta Morgan Freeman, Diane Keaton, Cynthia Nixon, Claire van der Boom eta Korey Jackson ditu protagonista.

Ruth eta Alex Carver (Diane Keaton eta Morgan Freeman) 40 urte baino gehiagoz apartamentu berean bizi diren adindun senar-emazteak dira. Brooklyn auzoan kokatutako atiko eder bat izan dute bizileku. Dena den, etxez aldatzea erabakiko dute eraikinean igogailurik ez dagoelako, eta hori arazo bilakatu da bikotearentzat. Atikoan bizitako momentuak gogoratuko dituzte Carvertarrek balizko erosleen eskaintzen zain dauden bitartean.

Ez ezazu galdu Ático sin ascensor filmaren estreinaldia, gaur, 22:15ean, ETB2n.