Itxi

telebista

22:15ean

'Desaparecidas en el lago' minisaila, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

15 urteren buruan errepikatuko den krimen baten istorioa kontatzen du intrigazko minisail frantziarrak.

ETB2k "Desaparecidas en el lago" ("Le mystère du lac") minisail frantziarraren lehen hiru atalak eskainiko ditu gaur gauean. Barbara Schulz, Lannick Gautry, Armelle Deutsch, Marie-Anne Chazel eta Philippe Duquesne ditu protagonista Bruno Degak eta Jeanne Le Guillouk sortutako lanak.

Lise Stocker brigada kriminaleko komandantea jaioterrira itzuliko da ama zaintzeko asmoz, alzheimer gaitza baitu. Iritsi eta berehala, 16 urteko neskato bat desagertuko da herriko jaietan. Kasuaren ikerketak asko hunkituko du Lise; izan ere, 15 urte lehenago, Ana eta Marion haren lagunik onenak era misteriotsu berean desagertu ziren. Ikerketan zehar, herri txikiko hainbat biztanleri buruzko susmoak izango ditu Lisek.

Ez ezazu galdu "Desaparecidas en el lago" minisaila, igandean, 22:15ean, ETB2n.