Itxi

telebista

23:15ean

40. Donostiako Txistulari kontzertua, gaur, ETB1en

EITB

Donostiako Aste Nagusiaren lehen egunean Konstituzio plazan egin zen txistulari kontzertuaren emanaldia, 23:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.

0:21

Aste Nagusiaren hasierako txistularien kontzertu nagusiak 40 urte bete ditu, eta urtero bezala, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Konstituzio plazan eskainitako txistularien festa izango da ikusgai gaur gauean ETB1en, 23:15etik aurrera. Kontzertua Jose Ignazio Ansorenak zuzendu, eta Xabier Otaegik aurkeztu zuten.

Donostiako Kresala Elkarteak 50 urte bete dituela eta, gonbidatu berezi bezala aritu zen txistularien emanaldian. Hirian ezagunak diren hainbat dantza, koreografia eta danborradarako hainbat pieza eskaini zituzten.

Horrez gain, Juan Ignazio Iztueta dantzaria omendu zuten, haren lana gogora ekarriz, eta Amaia Arberas sopranoa, eta Estitxu Pinatxo eta Petti abeslarien partaidetza ere izan zuten. Uztaritzeko txistularien bandak gainera, hainbat pieza eskaini zituen.