Itxi

telebista

Audientzia

Bartzelonako atentatuaren inguruko albistegi berezia audientzia-buru

EITB

Amaia Urkiak aurkeztuta, ETB2ko saioak %12,1eko audientzia zatia eta 232.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

ETB2k ostegun gauean eskainitako albistegi berezia bere ordu tartean audientzia-buru izan zen, %12,1eko audientzia zatiarekin. Amaia Urkiak aurkeztuta, Bartzelonako atentatuaren azkeneko ordua eskaini zuen saio bereziak, eta gertatutako guztiaren berri zuzeneko konexioen bitartez eman zuen. Saioak 232.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Euskal Telebistako albistegi zerbitzuek jarraipen zabala egin zuten Katalunian gertatutakoaren inguruan, eta bai atentatuen zein polizia ikerketaren inguruko azken orduaren berri ematen jarraituko dute hurrengo egunetan.

ETB2k ostiral goiz eta arratsaldez, Klaudio Landak gidatutako saio bereziak eskainiko ditu, eta 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiek ere gertutik jarraituko dute Katalunian gertatutakoa.