Itxi

telebista

22:15ean

Ana Ramos kirol kazetaria, gaurko 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan

EITB

Gainera, Valentziako Turis suetxeak eskainiko dituen su artifizialak emitituko ditu saioak zuzenean.

Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarrok, ETBko kiroletako kazetari eta aurkezlea, Ana Ramos izango dute gonbidatu igandeko 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan. Getxon bizi den eibartarrak, Bilboko aste nagusiko egunak nola bizi dituen azalduko du.

Nerea Alias, bere aldetik, Bilboko zazpi kaletan sartuko da, eta bertan egoten den kantu giro bikaina ekarriko du. Bilboko konpartsako kideekin ere egongo da euren egitarauaz hitz egiten.

Asteleheneko su artifizialak, Valentziatiko Turis suetxeak eskainiko ditu.

'Bilboko Aste Nagusia 2017' astelehen honetan izango da ikusgai 22:15etik aurrera ETB1en.