Itxi

telebista

Larunbatean

Zigor Iturrieta eta Xabier Madariaga 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan

A.E.|EiTB

Bizkaiko Astondoa su-etxeko suak eskainiko ditu saioak

Gaur gauean, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok, Zigor Iturrieta, 'Txoriene' saioko aurkezlea, korrikalaria eta Bilboko Aste Nagusiko Areatzako sukalki lehiaketako epaimahaikidea hartuko dute. Ondoren, Xabier Madariaga EiTBko kazetaria eta 'Ur Handitan' saioaren aurkezlea izango dute gonbidatua.

Horrez gain, lehiaketatik kanpo, Bizkaiko Astondoa su-etxearen erakustaldia eskainiko da.  Nerea Alias, berriz, Izaskun Astondoarekin egongo da, eta gau horretako su artifizialen jaurtiketa nola prestatzen duten erakutsiko du.

'Bilboko Aste Nagusia 2017' larunbatean, 22:00etan hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en.