Itxi

telebista

Programazio berria

ETBk udazkeneko parrilla aurkeztuko du gaur FesTValean

EITB

Udazkeneko denboraldiaren nobedadeak aurkeztuko ditu ETBk Lakua Hotelen egingo duen prentsaurrekoan, eta arratsaldean, 'Izan Invictus' realityaren aurrestreinaldia eskainiko du.

  • FesTVal 2016ko irudia: Patxi Alonso eta Julian Iantzi

    FesTVal 2016ko irudia: Patxi Alonso eta Julian Iantzi

Euskal Telebistak tarte handia handia izango du Gasteizko FesTValean. ETBk telebista jaialdiaren barruan aurkeztuko du udazkeneko denboraldi berria, gaur goizean,  Lakua Hotelean izango den prentsaurrekoan. Ekitaldian, ETBko aurkezle eta aurpegi ezagunek parte hartuko dute eta udazkeneko programazioaren nobedadeak aurkeztuko dituzte. Arratsaldean, ETB1eko 'Izan Invictus' realityaren aurre-estreinaldia eskainiko dute Principal Antzokian, 19:30ean.

Bestalde, telebistaren alorrean lan egiten duten profesionalei zuzendutako ProFesTVal hitzaldi eta tailerretan ere parte hartu du Euskal Telebistak. Europa Jauregian egiten ari diren jardunaldi hauetan, irailaren 7an, 'Aurkezlearen lanbidea' mahai-inguruan parte hartu zuten ETBko zenbait aurkezlek. Horrez gain, gaur, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia, ikus-entzunezkoaren eremuan zuzendari diren zenbait emakumerekin innobazioaz, emakumeaz, eta sormenaz jardungo da arratsaldeko 17:30ean.

ETB, FesTValeko telebista kate anfitrioia da aurten ere, eta horregatik, presentzia berezia izango du Mainet Sarien banaketa eta Itxiera Galan. Ekitaldia larunbatean, irailaren 9an, ospatuko da Principal Antzokian eta ETBko hainbat aurkezle eta profesional izango dira bertan. Gainera, EiTBk sari propioa banatuko du, euskal pertsonaia ezagun baten telebista ibilbide profesionala goraipatuz.