Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Kontxako banderaren lehen jardunaldia zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Elezkano II- Rezusta eta Altuna III- Merino II bikoteen arteko Lekeitioko pilota torneoaren finalaurreko partida izango da ikusgai arratsaldean.

Igande honetan, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Bi mailetako estropadak izango dira ikusgai, emakumezkoak eta gizonezkoak, goizeko 10:45etik aurrera. Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute emanaldiaren kontakizuna,  eta Sara Gandarak eta Xabier Anduezak bertatik bertara jarraituko dute kirol hitzordua eta protagonistak elkarrizketatuko dituzte.

Arratsaldean, ETB1ek eta eitb.eus-ek Lekeitioko pilota Torneoa eskainiko dute zuzenean, 17:00etatik aurrera. Elezkano II- Rezusta eta Altuna III- Merino II bikoteek jokatuko dute finalaurreko norgehiagoka eta horrez gain, Jaka- Martija/ Laso- Ladis Galarza eta Agirre- Iturriaga/ Errandonea -Erostarbe partidak izango dira ikusgai. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute zuzeneko kontakizuna.

Igandeko kirol eskaintza borobiltzeko, Artzain Txakurren Amaiur Saria eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 15:30etik aurrera. Gainera, buruz buruko erremonte txapelketaren finalaurreko partida izango da ikusgai, 13:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en.