Itxi

telebista

22:15ean

'Arrauna ur aparretan' dokumental ikusgarria, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E. | EiTB

Arraunak denboraldi amaieran bizi izan duen une bikaina aprobetxatuz, Ibon Gaztañazpik gidatutako erreportajea izango da ikusgai.

0:24

Arrauna ur aparretan dokumentala eskainiko dute gaur gauean ETB1ek eta eitb.eus-ek, Ibon Gaztañazpik gidatuta. Kontxako Banderaren azken jardunaldiak hainbat hamarkadatan ikusi ez den moduko estropadarik ikusgarriena eskaini zigun. Bertan, emakumezkoek egin zieten aurre lehenengo itsasoaren baldintza txarrei. Kontxako Bandera jokatu eta astebetera, arraunak beste hitzordu garrantzitsu bat izan du; Urdaibaik eta Hondarribiak hiru puntuko aldearekin jokatu zuten Eusko Label Ligako garaipena. Orio maisu izan zen Donostiako uretan olatuen joan-etorria kudeatzen, baina arraunaren kirola bera ere, ez al dago olatu gainean bogan? Nola bizi izan zuten San Juanek eta Oriok Kontxako garaipen handia? Arrauna bere gorenean dabil, ur aparretan.

Arrauna ur aparretan gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.