Itxi

telebista

Gaur

Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean, EiTBn

A.A. | EiTB

'Faktoria' eta 'Boulevard' irratsaioak Legebiltzarretik egingo dira goizean. ETB1en eta eitb.eus-en bilkura zuzenean jarraitzeko aukera izango da goizez eta arratsaldez.

Gaur Eusko Legebiltzarrean egingo den politika orokorreko osoko bilkura EiTBko hedabideetan jarraitu ahal izango dugu.

Euskadi Irratiko 'Faktoria' eta Radio Euskadiko 'Boulevard' irratsaioak Legebiltzarretik egingo dira. Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea eseriko da Euskadi Irratiak jarritako set berezian, eta han batuko dira Iñaki Galdos, Laura Mintegi eta Iker Rioja solaskideak ere. Maite Artolak horiekin batera egingo du politika orokorreko eztabaidak ematen duenaren analisia.

Dani Alvarez ere, Gasteiztik arituko da goizean goizetik. Aktualitatearen kontakizuna egiteaz gain, 'Boulevard' saioko lantaldeak adi jarraituko du Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldia, eta alderdi politiko guztietako bozeramaileak elkarrizketatuko ditu.

Arratsaldean, ordu erdirik behin, konexioak egingo dituzte Euskadi Irratian eta Radio Euskadin, Legebiltzarrean esandakoa entzuleei kontatzeko.

Politika orokorreko osoko bilkura ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu. Amaia Cayero kazetaria arduratuko da kontakizunaz. Goizean, 'Egun On Euskadi' saioan, Lehendakariaren hitzaldia eta alderdi politikoen erantzunak aztertzeko, Esteban Antxustegi, Elsa Pamparacuatro eta Onintza Enbeita izango ditu lagun Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

Beraz, eztabaida hau zuzenean eman ahal izateko, ETB1eko emisioa aldatu egingo da gaur. Programazioa atalean duzu ikusgai.