Itxi

telebista

Akordioa

EiTBk eta Bainetek 2022ra arte luzatu dute pilota eskaintzeko akordioa

A.A. | EiTB

Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Iñaki Burutxaga Baineteko zuzendariak ostegun honetan sinatu dute hitzarmena.

EiTBk eta Bainet pilota enpresak esku pilota profesionala eskaintzeko akordioa luzatu dute 2022 urtera arte. Ostegun honetan (urriak 5) EiTBren Bilboko egoitzan, Maite Iturbe EiTBko zuzendaria nagusiak eta Iñaki Burutxaga Baineteko zuzendariak sinatu duten hitzarmenari esker, EiTBk profesional mailako hiru pilota jaialdi eskainiko ditu astero esklusiban.

Euskal Telebistak urtero 150 jaialdi eskainiko ditu, baita Asegarce eta Aspe enpresek antola ditzaketen beste jaialdi berezi batzuk ere. Emanaldi hauek, Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en eta ETB Sat/Canal Vasco nazioarteko katearen bidez.

EiTBk pilota txapelketa eta jaialdi nagusiak eskaintzen jarraituko du: ostiralean abian jarriko den lau eta erdiko txapelketa eta ondoren etorriko diren binakakoa eta buruz burukoa, San Fermin eta Andre Mari Zuria torneoak, Bilboko eta Donostiako Aste Nagusietako txapelketak, Logroñoko San Mateotako jaialdiak eta Master torneoa, besteak beste.

Orain arte bezala, Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dute ostiral gau eta igande arratsaldeetako kontakizuna, eta Josetxo Lizartzak eta Jokin Errastik larunbatekoa. Elena Azpeitia eta Xabier Andueza elkarrizketa eta informazio osagarrien bila arituko dira.

a arituko dira.