Itxi

telebista

Kirolak

Lau T'erdiko Txapelketako partidak Iruñetik, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Mendizabal III-Ezkurdia, Agirre-Bakaikoa eta Peña II-Urretabizkaia norgehiagokak izango dira ikusgai.

'ETB Kantxa' saioa Iruñeko Labrit pilotalekutik eskainiko da larunbat honetan 18:00etatik aurrera. Bertan, Lau T'erdiko Txapelketako hiru partida jokatuko dira: Mendizabal III-Ezkurdia, lehen mailan, eta Agirre-Bakaikoa eta Peña II-Urretabizkaia, promozio mailan.

Pilotaren aurretik, ohi denez, Bigarren B Mailako futbolaren tartea zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Gernika-Amorebieta norgehiagoka eskaintzeko.