Itxi

telebista

EiTB Focus

Kataluniari buruzko 'EiTB Focus'en atala, gaur

EiTB

Prozesuak Euskadin piztu duen interesa eta euskaldunek gertatzen ari denaren gainean duten iritzia azalduko du ikerketaren atal berriak.

0:24

Euskal Irrati Telebistaren EiTB Focus inkesta publikoaren urteko hirugarren atala argitaratuko dute gaur EiTBko hedabideetan.

Oraingo honetan, Kataluniako prozesuak Euskadin piztu duen interesa aztertu du EiTB Focusen atal berriak. Prozesuak euskaldunen artean izan duen jarraipena eta Kataluniako egoera politikoak sortu dituen iritzi ezberdinak bilduko ditu ikerketak. Halaber, Kataluniako prozesua Euskadin jarraitu daitekeen eredua den galdetu dute.

Gizaker enpresak inkesten bidez egindako ikerketaren helburua herritarrek Kataluniari buruz zein iritzi duten jakitea da. Hartara, inkestok egiteaz gainera, EiTBko hedabideek informazio tarte bereziak eskainiko dizkiote datuen analisiari.

Inkestaren eremua Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba izan dira, eta 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte guztira.

Datuak egunean zehar emango dira EiTBko hedabideetan: ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Halaber, 'Egun On Euskadi', 'En Jake', 'Ahoz Aho' eta 'El Programa de Klaudio' saioetan ere aztertuko dituzte ikerketaren emaitzak.