Itxi

telebista

Audientzia

'Atrápame si Puedes' bere ordu-tartean nagusi, %17ko kuotarekin

EiTB

Patxi Alonsok aurkezten duen saioak, batez beste, %13,4ko audientzia zatia lortu du laugarren denboraldian zehar.

Patxi Alonsok aurkezten duen 'Atrápame si puedes' lehiaketa bere ordu-tartean nagusi izan zen astelehenean, %17ko audientzia zatiarekin. Saioak, gainera, 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Lehiaketak audientzia aldetik harrera bikaina izaten jarraitzen du laugarren denboraldian. Irailean atal berriak hasi zirenetik, batez beste, %13,4ko audientzia zatia eta 135.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.

eganatu zituen.