Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:30ean

Baskoniako juduak hizpide, gaurko 'Baskoniako Historia Bat' saioan

EITB

Baskoniako arbaso juduen aztarnei jarraituz, euskal kultura eta gizartean izan zuten eragina aztertuko du Alberto Santanak aurkezten duen saioak.

0:25

Erdi Aroan, Baskoniako hiri garrantzitsuenetan hainbat komunitate judu zeuden, jatorri israeldarra zuten euskaldunek osatuta. Osteguneko 'Baskoniako Historia Bat' saioak gure arbaso juduen aztarnak gogoratuko ditu, eta gaur egungo euskal herrietako kaleetan ere haien eragina nabarmena dela erakutsiko du. Judu erbesteratu haientzat harrera lurraldea izan zen Baskonia, eta gure lurretan ezarri zituzten euren komunitate aberatsak.

Jerusalemgo eta Erromako lehen erbesteratzeetatik gaur egungo Baionako sinagogara bidaiatuko du 'Baskoniako Historia Bat' saioak. Bidean, Erdi Aroko Nafarroako judutegietatik igaroko da, Balmasedako aljama eta Gasteizko Sokaren Etxea ahaztu gabe. Halaber, juduek Euskal Herriko kaleetan utzitako aztarna interesgarriak ezagutuko ditu. Hainbat herri eta hiritan merkatari arrakastatsuak eta itzal handiko intelektualak sortu eta bizi izan ziren, euskal kulturan eta gizartean eragin handia izan zutenak, Benjamin Tuterakoa, esaterako.

'Baskoniako Historia Bat' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.