Itxi

telebista

22:00etan

'Los Protectores' minisaila, gaur gauean, ETB2n

Robert Duvall eta Thomas Haden Church dira western honen protagonistak. Lau Emmy sari irabazi ditu, tartean miniserierik onenarena.

  • Iturria: FilmAffinity

Euskal Telebistako bigarren kateak Walter Hillen Los Protegidos (Broken Trail, 2006) minisaila eskainiko du gaur, 1897an girotutako western bikain eta hunkigarria, hain zuzen. Lau Emmy sari irabazi ditu, miniserierik onenarena barne. Robert Duvall eta Thomas Haden Church ditu protagonista nagusi, baina Greta Scacchi, Scott Cooper, James Russo eta Gwendoline Yeo aktoreek ere paper garrantzitsuak dituzte film honetan.

Print Ritter (Robert Duvall) cowboy beteranoak bere etxaldea izatea erabaki du, baina behar duen dirua lortzeko 500 zaldi eramango beharko ditu Oregondik Wyomingera. Bbidaia luze eta zail horretan, Printek bere ilobaren laguntza izango du (Thomas Haden Church).

Los Protectores gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • ETB1