Itxi

telebista

Kirolak

4 ½-ko txapelketako Altuna III-Artola eta Ugalde-Peña II, gaur, EiTBn

A.A.| EiTB

Urrezko Aizkorako finala eta EDP Bilbao Night Marathon probaren laburpena ere emango dira.

  • Iñaki Artola

    Iñaki Artola

ETB1ek eta eitb.eus-ek Lau T'erdiko Txapelketako bi partida eskainiko dituzte igande honetan: Altuna III-Artola, lehen mailakoa, eta Ugalde-Peña II, promoziokoa. Jaialdia 17:00etan hasiko da Retegi-Rezusta / Jaka-Zabaleta partidarekin. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile Eibarko Astelenatik.

12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, gauean jokatutako EDP Bilbao Night Marathon probaren nondik norakoak ekarriko dizkigute Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek.

16:00etan, Urrezko Aizkora Sariko finala izango dugu ikusgai. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste emango dizkigute goizean Getxon jokatutako probaren azalpenak.