Itxi

telebista

22:00etan

'La quinta ola' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

EiTB

2016ko filmak eraso estralurtar batetatik onik ateratzea lortzen duten neba-arreben istorioa kontatzen du.

Gaur, 22:00etan, La quinta ola zientzia-fikziozko filma eskainiko du Euskal Telebistaren bigarren kateak. Jonathan Blakerson zuzendariaren gidaritzapean, Chloë Grace Moretz eta Nick Robinson aktoreak dira filmeko protagonistak.

Itzalaldi basatik batek, mareen igoerak, plaga batek eta hiltzaile talde batek Lurra erabat suntsitu dute. Cassie Sullivanek eta haren neba txikiak bizirautea lortu dute. Baina Cassiek bere bideari ekiteko beharra sentitzen du, eta nebarengandik aldentzea erabakitzen du, bien onerako.

Lortuko ote dute Sulliven neba-arrebek bosgarren erasoaldi batetik onik ateratzea?

Ikus ezazu pelikula, gaur, 22:00etatik aurrera, ETB2n.