Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Markina–Xemeinen izango da gaur

EiTB

Ander Gonzalezek herriko biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

  • Ander González

    Ander González

'Historias a Bocados' Markina-Xemeinen izango da gaur. Erdi Aroko xarma mantentzen duen Bizkaiko herri honetako kaleetan barrena ibiliko da Ander Gonzalez sukaldaria, bizilagunen istorio gastronomikoak ezagutzen.

Markina-Xemeingo pilotalekuari Pilotaren Unibertsitatea deitzen diote. Bertatik hainbat pilotari bikain atera dira, horien artean Tomas Goyoana, Ameriketako Estatu Batuetan zesta-punta jokatzen ibilitakoa. Herrira itzuli zenean, aitaren lanbidea ikasi zuen, eta jostun bezala lan egiten hasi zen. Anderri jantzi bat egiteko neurriak hartuko dizkio, eta, gainera, zesta-puntan arituko dira horren bilobekin batera. Azkenik, sagarrekin egindako goxoa eta gazta jango dute.

Pilotariengatik ez ezik, marmolagatik ere da ezaguna Markina–Xemein. Bertako harrobitik ateratako harria mundu osora esportatzen da. Hector Fano ingeniari eta geologoak erakutsiko dio Anderri harrobi horretan egiten den lana, eta atsedenaldian txori-panak jango dituzte.

Igande honetako azken protagonistak Casa Pepa dendako jabeak izango dira. Duela 140 urte zabaldu zuen denda Josefina Pepak, eta gaur egun bosgarren belaunaldiko kideek dihardute bertan lanean: Lucia da arduraduna. Plantxan egindako mariskoa bazkaltzen duten bitartean, dendak gordetzen dituen hamaika istorioak kontatuko dizkio Anderri.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.