Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De...'k 'Cuenta atrás' filma eskainiko du gaur gauean

EiTB

Saioak, gainera, Gerard Butler aktorearen ibilbidea errepasatuko du, eta Hollywoodeko aktoreek egindako delituak azalduko ditu La huella del crimen atal berrian.

Gaur, 'La Noche de...' saioak Cuenta atrás akzioz eta suspensez beteriko filma eskainiko du. Pelikularen protagonistak hiru ordu besterik ez ditu bahituta dagoen bere emaztea askatzeko. Elena Anaya ikusiko dugu emaztearen paperean, eta Gilles Lellouche aktore frantsesa izango du senarra. Filma Parisen dago girotuta, eta Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, 'La Noche de...' saioak Gerard Butler aktorea hartuko du protagonista. Kritika asko egin dizkiote: aktore txarra dela, alkoholikoa dela, bere filmetan gorputzeko dobleak erabiltzen dituela... Salaketa horiek guztiak egia edo gezurra diren argituko du Felix Linaresek.

Gainera, Hollywoodeko aktoreek egin dituzten delituak azalduko ditu La huella del crimen atal berriak. Eta amaitzeko, Línea caliente atalak Felix Linaresen doblea aurkeztuko du; ikus-entzule batek topatu du Linaresen antza duen laguna.

'La Noche de... Cuenta atrás' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista