Itxi

telebista

Aktualitate gaiak

Gürtel tramari buruzko erreportajea, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Baltasar Garzonen, Juan Carlos Navarroren eta Ana Garridoren testigantzak biltzen ditu Xabier Garcia Ramsden kazetariak.

Gaur gauean, ETB2k Caso Gürtel: La cara oculta del poder erreportajea eskainiko du, azken hamarkadetan Espainian egon den ustelkeria trama politikorik handiena aztertzen duena. 22:30ean hasiko da saioa, ETB2n eta eitb.eus-en.

Espainian influentzia eta botere gehien duen alderdiaren bihotzean du jatorria Gürtel auziak, Alderdi Popularrean. Kasuak epaileen aurrera eraman ditu PPko buruzagi asko. Xabier Garcia Ramsden kazetaria Madrilera joango da eta esklusiban elkarrizketatuko du Baltasar Garzon Audientzia Nazionaleko epaile ohia. Gürtel kasuak ibilbide judizialetik kanpo utzi zuen Garzon, prebarikazio delitua leporatuta.

Programako lantaldeak Francisco Correaren abokatuarekin hitz egingo du, Juan Carlos Navarrorekin. Correa Gürtel tramaren ustezko burua izatea egotzita dago kartzelan.

Ana Garrido funtzionario ohiarekin ere mintzatuko dira. Trama horren aurka salaketa jarri zuten pertsonetako bat da. Mehatxuak jaso zituen ustelkeria sare horretan sartu nahi ez izateagatik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista