Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Urrutikoetxea-Altuna III Lau t'erdiko finala, gaur, zuzenean, ETB1en

Bizkaia pilotalekutik, 17:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak jokatuko duten Lau t'erdiko Txapelketako finala izango dugu igandeko kirol hitzordu nagusia ETB1en eta eitb.eus-en. 17:00etan hasiko da emanaldia Bilboko Bizkaia pilotalekutik. Partida nagusiaren aurretik, Jaka-Rezusta / Arteaga-Larunbe partida jokatuko da, eta ondoren, berriz, Agirre-Zabala / Dario-Erostarbe. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa, Elena Azpeitia eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.

Aurretik, herri kirolen tartean, 16:00etan, aizkolarien Banakako Kopako Otaegi-Irazu norgehiagoka eskainiko da. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste izango dira esatariak.

Bestalde, 'Oreka' saioaren barruan, 12:00etan, Emakumeen Master Cup txapelketako elite mailako bi finalerdiak eskainiko dira: Leire Etxaniz-Leire Garai eta Maider Mendizabal-Maddi Mendizabal. Iñigo Aiestaranek eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.