Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Izaba, abenduaren 3an, 'Herri Txiki, Infernu Handi'n

telebista

ETB1, 22:00

Izaba, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi'n

A.A. | EiTB

2017/12/03

Euskararen Egunarekin bat eginez, Izabako eta Erronkaribarreko euskara gertutik ezagutzeko parada emango digu aste honetako saioak.

0:22
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Pirinio inguruetan izango dira gaur Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, Izaban zehazki (Nafarroa). Berezia izango da aste honetako saioa, ohiko istorio, pertsonaia eta bitxikeriez gain, Izabako eta Erronkaribarreko euskara gertutik ezagutzeko aukera emango baitu. Euskarari lotutako gaiak ez doaz debalde, igande honetako emankizunak bat egingo baitu Euskararen Nazioarteko Egunarekin.

Zuhaitzek 'maitasun istorio nafar' batekin hasiko du eguna. Aritz eta Idoia ezagutuko ditu, duela hainbat urte sanferminetan elkar ezagutu zutenetik Izaban bizi den bikotea. Aritz, gainera, AEK-k Erronkaribar osoan duen euskara irakasle bakarra da, eta bertako mintzapraktiketan biltzen diren herritarrak aurkeztuko dizkio Zuhaitzi. Izabako kale estuetan zehar, Amantzi ezagutuko du Zuhaitzek, herrian bizi den zaldibartarra. Zuhaitzi oso argi geratuko zaio Amantziren lehen irakasgaia: Amantzi, Amantzi deitzen da; inolaz ere ez Amancio, berak dioen gisara, "gerra aurrekoa" baita. Ez da, baina, Zuhaitzek hari esker ikasiko duen ikasgai bakarra. Amantzik nahi baino joan-etorri gehiago egin behar izan ditu Iruñeko ebakuntza-geletara, baina argi utziko dio horri sasoiarekin eta umore onarekin egiten zaiola aurre. Idoiako amabirjinaren ermita ingurura joango da gero Zuhaitz, Euskal Herriko Idoia guztien izenaren sorburura. Arrako ezagutuko du bertan, izena Arrakoko amabirjinarengatik duen izabarra. Eguna bukatzeko, Zuhaitzek Marina ezagutuko du kalean, mendi osteratxoak egitea maite ez duen izabarra. Mendiz inguratuta egon arren, Marinak nahiago du saxofoia jo, berak dioen gisara, 'Pirenaica light' bat baita.

Pagadik, berriz, Burutxo ezagutuz hasiko du eguna, duela hainbat urtetatik Izaban bizi den eibartarra. XXI. mende batean, musika kaseteetan entzutea maite du Burutxok. Berdin Ramones, La Polla Records edo Pi L. T. Edozerk balio dio Burutxori Pirinioetan patxada bilatu arren, tarteka, gaztaroko memoriak gogora ekartzeko. Izabako parkean zehar, Alberto ezagutuko du Pagadik. Gauza jakina da Erronkariko jatorrizko euskara iragan mendean galdu zela, baina tarteka gertatzen dira mirari txikiak. Albertok Erronkariko euskalkia ikasi du, eta mintzatzeko gai da. Galdutako euskalkia berreskuratzeko lehen argi-printza izan liteke. Belaguako haranean barrena doala, Patri ezagutuko du Pagadik. Patrik ondo dakizki garai bateko enaren gorabeherak; duela hamarkada batzuk arte Erronkaribarretik Mauleko (Zuberoa) espartin-lantegietara lanera joaten ziren emakumeei esaten zaie 'enarak'. Bada, horien inguruko kontu guztien berri emango dio Patrik Pagadiri. Eguna bukatzeko, Erronkariko jantziak zer diren ikasiko du Pagadik Tere eta Maitanerekin. Erronkariko jantzi tradizionala berezia da oso, jantziaren koloreen arabera norbere egoera zibilari buruzko informazioa ematen baita.

Gauza hauek guztiak eta beste asko izango dira ikusgai igande honetan, 22:00etan, ohi bezala, ETB1en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, eta aste honetan, gainera, Euskararen Nazioarteko Egunez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
2017/11/0618:10

telebista

Telesail berria

0:26

'Merlí'ren estreinaldia, laster, ETB1en

EiTB

TV3ko telesail arrakastatsuak Merlí du protagonista, ikasleen arazoak konpontzeko, filosofoen pentsamoldeak erabiliko dituen filosofia irakaslea.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena