Itxi

telebista

Abenduak 3

Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusia, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

Gasteizko Europa Biltzar Jauregian Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusietako eta euskalgintzako ordezkariek hartuko dute parte.

0:19

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, gaur, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo den ekitaldi instituzionala zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu ETB2n eta eitb.eus-en, 12:00etan hasita. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusietako eta euskalgintzako ordezkariek hartuko dute parte.

Ane Pedruzok gidatuko duen ekitaldiak gure hizkuntzak orain arte egindako bidea ospatu eta etorkizuneko erronkak finkatzea izango du helburu. Iker Galartza eta Aitziber Garmendia aktoreek euskararen inguruko hainbat pasadizo taularatuko dituzte, eta euskalgintza arloan herriz herri eta plazarik plaza egiten den lana ere erakutsiko dute ekitaldian zehar.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren, Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiak ere izango dira.

Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak zuzeneko konexioak egingo dituzte ekitaldiarekin.