Itxi

telebista

Abenduak 8

Binakako Txapelketako partida Tolosatik, gaur arratsaldean, zuzenean

A.A.| EiTB

Olaizola II-Imaz eta Altuna III-Martija izango dira nor baino nor gehiago.

Tolosako Beotibar pilotalekutik eskainiko da 'ETB Kantxa' saioa ostiral honetan 17:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Bertan, Olaizola II-Imaz / Altuna III-Martija izango dira nor baino nor gehiago Binakako Txapelketaren barruan. Partida nagusiarekin aurretik eta ondoren jokatuko diren partidak hauek dira: Mendizabal III-Tolosa / Jaka-Jaunarena eta Gorka-Lasa IV / Ugalde-Merino.

16:00etan, herri kirolen tartean, aizkolarien Banakako Kopako lehia izango dugu ikusgai: Iker Vicente-Jon Rekondo.

Bestalde, 12:30ean, pala emanaldia izango dugu ETB4n eta eitb.eus-en: Kutxabank Ligako Zubiri-Ibai Perez / Necol-Ibargarai norgehiagoka.