Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'Pelota II' dokumentalaren estreinaldia, abenduaren 8an, ETB1en eta eitb.eus-en

telebista

ETB1, 22:15

'Pelota II' dokumentalaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

2017/12/08

Jørgen Lethek eta Olatz Gonzalez Abrisketak esku pilotari buruz zuzendutako filma maiatzean estreinatu zen zinema aretoetan, eta orain telebistan izango dugu ikusgai lehen aldiz.

0:22
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

1983an euskal pilotari buruzko Pelota dokumentala egin zuen Jørgen Leth zinemagile danimarkarrak. 30 urte geroago, Euskal Herrira itzuli zen, eta Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoa lagun zuela, "euskal kulturaren errito esanguratsuenetako baten gaineko behin betiko filma" egin zuen: Pelota II. ETBren parte hartzea duen ekoizpena maiatzean estreinatu zen zinema aretoetan, eta orain, telebistan izango dugu ikusgai lehen aldiz.

Pelota II kirol honen sekreturik handienean barneratuko da, partida bakoitzerako pilotarik onena aukeratzeko lanean. Horretarako, primerako adituak hartuko dituzte solaskide: Juan Martinez de Irujo, Julian Retegi eta Julen semea (Retegi Bi), Aimar Olaizola, Pampi Laduche… Estetika sinple eta keinu ñimiñoak; protagonisten egunerokotasuna; euren obsesio eta ekiteko gogoa; arazo, sentimendu eta taldekeriak... Horiek eta gehiago izango ditugu ikusgai filmean.

Pelota II ostiralean izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean hasita.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
2017/11/0618:10

telebista

Telesail berria

0:26

'Merlí'ren estreinaldia, laster, ETB1en

EiTB

TV3ko telesail arrakastatsuak Merlí du protagonista, ikasleen arazoak konpontzeko, filosofoen pentsamoldeak erabiliko dituen filosofia irakaslea.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena