Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Amorebieta-Burgos eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur arratsaldean, zuzenean

A.A. | EiTB

Bengoetxea VI-Larunbe eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre txapelketako partidan.

Bigarren B Mailako Amorebieta-Burgos partidarekin ekingo diete kirol emankizunei ETB1en eta eitb.eus-en arratsaldean, 16:00etan.

Ondoren, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute. Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Ezkurdia-Zabaleta norgehiagoka eta Artola-Aretxabaleta eta Laso-Untoria bikoteen artekoa izango ditugu ikusgai.

Bestalde, 11:00etan, ETB4n, Tolosako zesta-punta txapelketako finala izango da ikusgai.