Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Partizan Belgrad-RETAbet Bilbao Basket, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Gainera, Urretxuko pilota jaialdia izango da ikusgai 22:30ean.

Partizan Belgrad eta RETAbet Bilbao Basket taldeek Serbiako hiriburuan jokatuko duten Eurocup txapelketako partida eskainiko dute gaur, zuzenean, ETB1ek eta eitb.eus-ek. Norgehiagoka 20:45ean izango da ikusgai, Xabier de la Fuente eta Josean Aldalur esatarien kontakizunarekin.

Ondoren, Santa Luzia egunez Urretxun jokatutako pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:30ean. Txapelketako partidak Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Irribarria-Merino II.a bikoteak jarriko ditu aurrez aurre, eta, ondoren, Mendizabal III-Erostarbe eta Jaka-Merino I.a bikoteen artekoa izango da ikusgai. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.