Itxi

telebista

'El Conquis' eztabaida-saioa

'El Conquis' eztabaida-saioa platotik bertatik bizi nahi duzu?

Saioan ikusle bezala parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat zure izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin elconquis@eitb.eus helbidera.

  • Patxi Alonso

    Patxi Alonso. Foto: EiTB

Oso gutxi falta da "El Conquistador del Fin del Mundo" abentura saioa itzultzeko. Urtarrilean bueltatuko da Euskal Telebistako abentura saiorik garrantzitsuena hamalaugarren edizioarekin eta, aurreko urteetan bezala, "El Conquistador del Caribe"ren atal bakoitzak eztabaida-saioa izango du Patxi Alonsok aurkeztuta. Bertan, conquistologoen laguntzarekin, abenturan gertatzen diren unerik garrantzitsuenak komentatuko dituzte eta saioaren aurrerapenak eta irudi berriak erakutsiko dituzte. 'El Conquis' saioaren hamalaugarren edizioko lehiakideen etorrera eta abenturak  platoan bertan ikusi nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan!

Platoaren saltsaz gozatu eta gonbidatuak eta protagonistak aurrez aurre ikusi nahi badituzu, bidali zure datuak elconquis@eitb.eus helbidera, eta eman zure izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.

Saioa zurekin harremanetan jarriko da, platora joateko eguna eta nondik norakoak azaltzeko. Gainera, familia eta lagunak gonbidatzeko aukera izango duzu. Animatu zaitez!

atu zaitez!