Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De... El Coro', gaur gauean, ETB2n

EITB

Linaresek Dwayne Johnson 'The Rock' antzezlearen inguruan berba eingo du, Estatu Batuetako Presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duelako.

  • Iturria: FilmAffinity

Gaur gauean, 'La Noche De…' saioak El coro filma eskainiko du. Familia osoarentzako pelikula honetan, haurrek Aingeruek eurek bezain ondo abesten dute, eta soinu banda benetan ikusgarria da.

Gainera, Felix Linares Dwayne Johnson The Rock antzezlearen inguruan solastatuko da. 2018an urteko gizona izango omen da. Antzezleak politikan ibilbidea egiteko asmoa erakutsi du, eta Estatu Batuetako Presidente izateko hautagaitza aurkeztuko ei du.

Opor eta ospakizun garaiak direla eta, erreportaje bitxia eskainiko du ETB2ko saioak; parrandan irten, eta izugarriak eta bi egiten dituzten antzezle ezagunen istorioak kontatuko dituzte. Bukatzeko, Los vascos conquistan Hollywood atalean Zorro fikziozko pertsonaia famatuaren film bat ekarriko dute. Pelikula honetan, harrigarria badirudi ere, Zorro Iruñeako alkate izendatuko dute.

'La Noche de... El Coro' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak